Marketinari eta banaketa digitalari buruzko tailerrak, urrian Tabakaleran

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Donostiako Tabakalerak banaketa digitalari eta marketinari buruzko tailerra eta masterclassa antolatu dituzte Erich Pommer Institutuarekin (EPI) elkarlanean. Urriaren 20an eta 21ean izango dira, eta tailerrean parte hartzeko epea itxita dagoen arren, maisu eskoletarako gonbidapenek eskuragai jarraitzen dute Tabakaleraren webgunean.

By |2021-09-29T10:54:10+02:0029 iraila, 2021|

NESTen 20. urteurrena ospatzeko egitaraua iragarri du Zinemaldiak

NEST, Donostia Zinemaldiak mundu osoko ikasleen film laburrei eskainitako sail lehiakorrak, bi hamarkada beteko ditu 2021ean. Urteurrenaren karietara, programazio berezia antolatuko du jaialdiak: 69. edizioaren egitarauaren baitan eta, Zinemaldia+ Plus programaren bidez, urrian eta azaroan zehar egingo diren ekintza sorta.

By |2021-08-31T13:00:24+02:001 iraila, 2021|

Black Canvas Contemporary Film Festivalek fokua eskainiko dio Koldo Almandozen lanari

Mexikon ospatzen den Black Canvas Contemporary Film Festivalek fokua eskainiko dio Koldo Almandozen lanari. Bere bi film luzeak, Oreina (2018) eta Sîpo Phantasma (2016) eta zuzendu dituen film laburren aukeraketa bat proiektatuko dituzte. Horrez gain, klase magistrala eskainiko du zinemagileak.

By |2019-09-30T15:07:23+02:0030 iraila, 2019|
Go to Top