Memoria historikoari eskainiko diote otsaileko programazioa Gasteizko Orbain Elkartean

Aurki iritsiko den Martxoaren 3ko gertakarien efemeridearen atarian, memoria historikoa, salaketa eta aldarrikapena izango dira nagusi Gasteizko Orbain Elkarteak otsailerako atondu duen zinema-programazioan. Bihar, asteartea, emango diote hasiera, Apaiz Kartzela (2022) filmaren emanaldiarekin.