Zinexit zinema erakusketak ‘Ama, nora goaz?’ dokumentalaren estreinaldiarekin itxi du aurtengo edizioa

Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatzen du aurten zazpigarren edizioa izan den Zinexit, eta, Iban Gonzalezek zuzendutako Ama, nora goaz? dokumentalaren estreinaldiarekin eman zioten atzo amaiera. Istorioaren protagonistak emakumeak dira, Gerra Zibilaren garaian Gipuzkoatik kanporatu zituztenak, hain zuzen ere. Beraiek ez zuten Frankoren aurka borroka egin, eta hori da eurei gertatutakoa hainbeste urtean isilpean egoteko arrazoia. 1.000 emakume izan ziren, 1937. urteko neguan