Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia abiatuko dute gaur Gasteizen

SUNCINE – Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 20. edizioa egingo dute Gasteizen, martxoaren 11tik 21era bitartean. 5 film luze, 3 film labur eta animazioko 5 lan labur Aldabe gizarte-etxean eskainiko dituzten bost saiotan banatuta.