‘Tira ahala tira’ dokumentala aurkeztu dute

Danele Sarriugartek, Kattalin Minerrek, Maddi Altunak eta Maria Maiak Tira ahala tira: generoen trataera Egunkarian eta BERRIAn aurkeztu berri dute, Euskaldunon Egunkariak eta BERRIA komunikabideek genero gaietan izandako eragina ikertzen duen dokumentala. Ikusgai da jada BERRIAren sareetan, zein Martin Ugalde kultur parkearen Vimeo kanalean.

By |2019-03-27T14:40:29+02:0027 martxoa, 2019|

Minerrek, Sarriugartek eta Altunak jaso dute 2017ko Martin Ugalde beka

Genero ikuspegiak Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietan izandako ibilbidea kazetaritza ikuspuntu batetik aztertuko duen dokumentala osatzeko, 8.000 euroko Martin Ugalde beka jaso dute Kattalin Miner Perezek, Maddi Altuna Galfarsorok eta Danele Sarriugarte Mochalesek. Urtebeteko epea izango dute azterketa egin eta dokumentala aurkezteko.

By |2017-11-20T12:28:56+02:009 azaroa, 2017|
Go to Top