Irudia eta memoria

“Bai, zinea orainaldiko artea da. Baina orainaldiaren alderdirik interesgarriena da etorkizuna iragartzen eta iragana jarraitzen duela". Jean Luc Godard   Zinema erregistroa da eta, horregatik, orainaldiko artea izateaz gain (pelikula oro orainaldian “gertatzen” da, orainean “bizi” da emanaldi bakoitzean), iraganeko irudiak “orain” horietako bakoitzera ekartzeko ahalmena du. Godard-en hitzek zineak memoriarekin duen harremanaren sintesi ezinhobea egiten dutela uste dut, denbora den jario konstantearekin duen harremana