Martxoko egitaraua prest du Nafarroako Filmotekak
Andrei Tarkovskyren Nostalghia (1983) filmak abiatu du, hilaren 1ean, zinema egitarau berria, eta gaur, Juan San Martin eta Ritxi Lizartzak lurraldean bertan errodatutako Ainarak dokumentala egongo da ikusgai. Ohiko atalek osatuko dute martxoko eskaintza, eta besteak beste, Márta Mészáros zinemagile hungariarrari eskainitako atzera begirakoak jarraipena izango du.