Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘Norte Salvaje’ eta ‘Matxitxako’

Euskal ekoizpenak gero eta garrantzia gehiago ari dira hartzen Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian, eta aurtengo 19. edizioa da gorakadaren erakusgarri. Euskara hutsez filmatutako lanak tantaka iristen bazaizkigu ere, bertoko zinemagile eta sortzaileek badute sentsibilitatea euskal herritarroi eragiten diguten auziei heltzeko. 2021eko ekitaldian Apaiz kartzela eta Aita Mari filmek ordezkatu zuten sail ofizialean lurraldeko zinemagintza. 2022an, erbestea eta erresilientzia gaitzat duen Helena Bengoetxea zinemagile nafarraren Matrioskas.