San Sebastián – Gipuzkoa Film Commission X. Sariaren epaimahaia aurkeztu dute

Errodatua izan den lekuetako balore urbanistiko, natural, kultural eta sozialak hoberen islatzen dituen filma sarituko du aurten hamargarrenez San Sebastián – Gipuzkoa Film Commission garaikurrak 69. Donostia Zinemaldiaren testuinguruan, eta bost finalisten artean garailea hautatzeaz arduratuko dira Javier Aguirresarobe argazki zuzendaria, Marta Etura eta Gorka Otxoa aktore donostiarrak, Agatha Ruiz de la Prada moda diseinatzailea eta Benito Zambrano zinemagilea.

By |2021-09-08T11:36:22+02:007 iraila, 2021|

Kritika: ‘El guardián invisible’

Zuzendaria: Fernando González Molina Urtea: 2017 Herrialdea: Espainia Nerabe baten gorpua aurkitu dute Baztan ibaiaren bazterrean, Nafarroan. Hilabete batzuk lehenago hilda aurkitutako beste neska baten heriotzarekin lotuko dute, eta Amaia Salazar inspektoreak (Marta Etura)  hartuko du ikerketaren ardura. Elizondora, bere jaioterrira, itzuli beharko du kasua argitzeko, eta haurtzaroko pasarte eta oroitzapen ilunak etorriko zaizkio burura. Hala, iraganeko mamuak eta Baztan bailarako sineskeriak bidaide, hiltzailea harrapatzeko

By |2019-05-20T14:43:08+02:008 martxoa, 2017|

Marta Etura izango da Baztango trilogiako Amaia Salazar

Dolores Redondoren El guardián invisible eleberri arrakastatsuaren zinemarako egokitzapenak badu aktore protagonista. Marta Eturak (Donostia, 1978) egingo du Amaia Salazar Nafarroako foruzainaren papera, ikusmin eta zirrara handia eragin duen aukeraketaren ostean. Saga osatzen duten hiru liburuen (El guardián invisible, Legado en los huesos eta Ofrenda a la tormenta) 700.000 ale saldu dituzte mundu osoan zehar, eta 32 hizkuntzetara itzuli dituzte. Orain, Stieg Larssonen Millenium sagako

By |2019-05-17T16:49:55+02:0018 otsaila, 2016|
Go to Top