Estreinaldiak: Otsailak 18

O gemer (Intziria) O gemer film esperimentala da, euskal idi-gurdien soinu bitxiaren bidaia geografiko eta historikoari buruzkoa. Soinu horrek 60ko hamarkadara arte iraun zuen Kantauri isurialdearen zati batean, baina gaur egun ia erabat desagertu da Iberiar penintsula osoan. Filmak ibilbide bat egiten du, soinuak gure lurraldean gaur egun duen isiltasunetik Brasilgo erdialdean berragertu den arte, hainbat urteko ikerketa baten ondoren. Gurdiak aurrera egiten duenean sortzen duen