Urrezko laukotea ‘Parasite’ filmarentzat

Ezustekoentzako tarterik ez zen izan bart Los Angelesko Dolby Theatre aretoan: Parasite (2019) filma gailendu da Oscar sarien banaketan. Iragarpen guztien faboritoa zen Bong Joon-ho zuzendariaren proposamena, eta lau sari nagusiak eskuratu ditu gaur goizaldean: film onenarena, zuzendari onenarena, ingelesaz besteko film onenarena eta gidoi onenarena.

By |2020-02-10T12:08:36+02:0010 otsaila, 2020|

Kritika: ‘Marriage Story’

Zuzendaria: Noah Baumbach Herrialdea: AEB Urtea: 2019 MARRIAGE STORYk, Noah Baumbachen azken filmak, bikote baten banatze istorioa dakarkigu  (Kramer vs Kramer (1979) filmak bere garaian egin zuen erara). Hori bai, sentipen hutsak alde batera utzi, eta harremanaren eboluzioaren erretratu fidela eskainiz. Netflixek “American comedy-drama” bezala aurkeztu badu ere, film erromantikoa da funtsean. Zinemaren historian banaketa prozesu bati buruzko kontakizun hunkigarri eta mingarrietako bat, hain zuzen.

By |2019-12-19T11:12:28+02:0019 abendua, 2019|

Estreinaldiak: Azaroak 22

Les misérables Stéphanek delinkuentziaren aurkako brigadarekin bat egingo du Montfermeilen, Parisko aldirietako ekialdeko auzo batean. Eskarmentu handiko bi kide ezagutuko ditu bertan, Chris eta Gwada, eta auzoko taldeen arteko liskarren berri izango du horien bidez. Malin jaiotako Ladj Ly frantziar zuzendariaren lehen lana, Epaimahaiaren Sariaren irabazlea Cannesko azken zinema-jaialdian (ex aequo Bacurau filmarekin). https://www.youtube.com/watch?v=YFfdlLW9Rwg  . Depeche Mode: Spirits in the Forest 130 kontzertu ingurutan banatutako 3 milioi

By |2019-11-19T17:55:12+02:0021 azaroa, 2019|
Go to Top