Marrazki bizidunen tailerra eskainiko du aurten Zinegabonak egitasmoak
Familiartean zinemaz gozatzeko aukera luzatuko dute aurten ere Zineuskadik, EiTBk eta EZAEk. Izan ere, Zinegabonak egitasmoa bueltan da, eta abenduaren 26tik 29ra bitartean Euskal Herriko zinema aretoetan haur zein gurasoentzako filmak eta tailerrak eskainiko dituzte.