‘10.000 Km’ suertatu da garaile nagusi Kataluniako Zinemaren Akademiaren sarietan

http://youtu.be/T_ZfqIf5vic Kataluniako Zinemaren Akademiak atzo banatu zituen VII. Gaudí sariak Bartzelonako Sant Jordi Cluben, eta irabazle nagusia Carles Marques-Marcetek zuzendutako 10.000 Km izan zen, zuzendari, gidoi, emakumezko eta gizonezko aktore, eta katalanaz besteko hizkuntzan errodatutako film onenaren sariak eskuratu baitzituen.