Mentoring Zineuskadi saioa, Sunny Side Of The Doc-en baitan
Euskal ekoizpena duten sei proiektu bultzatzeko asmoz, jardunaldi berezia egingo dute apirilaren 10ean, zinema dokumentalaren nazioarteko merkatu garrantzitsuenetarikoa denaren abaroan.
Euskal ekoizpena duten sei proiektu bultzatzeko asmoz, jardunaldi berezia egingo dute apirilaren 10ean, zinema dokumentalaren nazioarteko merkatu garrantzitsuenetarikoa denaren abaroan.
Maurizia Aldeiturriaga bizkaitar pandero-jolearen bizitzan dago oinarrituta proiektua, eta Marmoka Films eta Bideografik dira ekoizle bultzatzaileak. Proiektua Durangoko Azokan aurkeztu berritan, crowdfunding kanpaina jarri dute martxan Verkami plataforman, eta 15.000 euro lortzeko erronka ezarri dute.
Irailaren 16az geroztik, Bizkaiko hainbat herritan ari da lan-taldea filmaketa borobiltzen. Marmoka Films eta Bideografiak ekoiztetxeen proiektua da.
Tetuán dokumental luze proiektua aurkeztu du Iratxe Fresnedak, errodatuko duen hirugarrena, Irrintziaren Oihartzunak (2016) zein Lurralde Hotzak (2018) filmekin hasitako erregistro eta oroimenaren inguruko filmen trilogia osatuko duena. Zabalik da mezenasgo bidez finantzazioa lortzeko kanpaina.
Fikziozko eta animaziozko film luzeak eta sorkuntzazko dokumentalak sustatzeko eta publizitatea egiteko laguntzen deialdiari dagokion ebazpena argitaratu berri du Zineuskadik. Orotara, zortzi proiektuk jasoko dute babes ekonomikoa.
Nazioarteko zinemagintza-industriari eta hura osatzen duten profesionalei laguntza ematea da egunotan Cannesen ospatzen ari diren Marché du Film merkatuaren helburua. Euskal sektoreak presentzia nabarmena izango du.
Hilaren 14tik 25era Cannesko Nazioarteko Zinema Jaialdira begira izango dira zinemagintzaren eragile eta aktore nagusiak, eta mundu mailako proiekzioa izango dute bertatik pasako diren film eta proiektuak. Euskal zinemagintzaren ordezaritza bat ere han izango da, Marché du Film merkatuan.
Gaurtik ekainaren 28ra bitartean egingo dute Arroxelen (Frantzia) Sunny Side of the Doc dokumentalen azoka garrantzitsua. Eiken ikus-entzunezkoen klusterrak, Zineuskadik eta Etxepare Euskal Institutuak Basque Audiovisual standa jarriko dute bertara joaten diren euskal ekoizleentzat eta 32 euskal dokumentalekin osatu dute aurtengo katalogoa. Sektoreko profesionalentzat ezinbesteko hitzordua da Arroxelekoa, 60 herrialdetako banatzaileak, erosleak, sortzaileak eta ekoizleak biltzen baitira bertan. Helburuak, dokumentalak ezagutzera ematea, finantzaketa lortzea edo
Eduardo Chillida eskultoreari buruzko Chillida: lo Profundo es el Aire dokumentala errodatzen ari dira Marmoka Films eta Explora Films egunotan. Juan Barrero da zuzendaria, eta Viktor Kossakovski zuzendari laguntzailea. TVE, ETB, Media eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du proiektuak.