‘Printze txikia’ zinemetan, Zinemazale Berriak ekimenaren bidez
Ikusle berriak zinema aretoetara erakartzeko helburua duen Zinemazale Berriak programaren saio berri bat egingo dute igandean, hilaren 10ean. Printze Txikia (Mark Osborne, 2015) animaziozko filma izango da ikusgai, gehiengoan EZAEren baitakoak diren 18 euskal aretotan.