‘Ola de crímenes’ filma errodatzen hasi dira Portugaleten

Gracia Querejetak zuzendutako eta Telecinco Cinema, Historias del tio Luis eta Bowfinger International Pictures ekoizpen etxeek ekoitzitako Ola de crímenes komedia beltzaren errodajea gaur bertan, urriak 9, hasi dute Portugaleteko Bizkaia Zubian. Datozen hiru asteetan Bilbon eta Getxon errodatuko dute, eta ostean Madrilera joango dira beste lau astez. Filmeko protagonistak Maribel Verdú, Paula Echevarría eta Raúl Arévalo aktoreek gorpuztuko dituzte, besteak beste.

By |2017-10-09T16:10:46+02:009 urria, 2017|

Kritika: ‘Abracadabra’

Zuzendaria: Pablo Berger Urtea: 2017 Herrialdea: Espainia “Look into my eyes, look into my eyes...”. Begietara begiratu, tentuz, eta arreta egiozu esango ditudan hitzei. Une honetatik aurrera, zure gogoa nire eskuetan jarriko duzu. Sorgindu egingo zaitut, liluratu, hipnotizatu, eta zure barrunbe sakonenetara iritsiko naiz, bertan hazi bat landatzeko. Zer gertatuko da hortik aurrera? Ez dakigu, denborak esango du. Hori da Pablo Berger zuzendariak Abracadabra filmean egin duen apustua.

By |2017-08-16T08:23:09+02:0016 abuztua, 2017|
Go to Top