Lau astez izango da EQZEn egoiliar Radu Jude zuzendari errumaniarra
Radu Jude zinemagile errumaniarrak lau asteko egonaldia egingo du Elías Querejeta Zine Eskolan, Zinemagileak egoitzan programaren baitan. Helburua aukeratutako errealizadoreen sormen prozesuari ematen zaion bultzada konbinatzea da, ikasleen eta kasuan kasuko zinemagilearen artean elkarrekiko ikaskuntzarako, belaunaldien arteko transmisiorako eta ikerketa eta bilaketa zinematografikorako espazio bat sortzeko.