Otsailean abiatuko da ‘Bilbao Zineccittà’, Italiako zinema zikloa
Italiar zinemak azken urteetan eman dituen zuzendari nagusien lan aipagarrienak aurkeztuko dira Bilboko BBK Salan otsailaren 2, 3 eta 4an. Euskadiko Hizkuntza eta Kulturaren Institutu Ofizialaren Italiako Etxearen ekimenez antolatu dira emanaldiak, eta, Bilboko kultura sailaren, Zinebiren eta Erromako Luce Intitutuaren laguntza jaso dute.