Eskola magistralak eta hamalau film labur, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan
Aurrez iragarri bezala, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren XVI. edizioak egun bat gehiago izango du, eta irailaren 25etik 29ra egingo dute Tabakaleran, 65. Donostia Zinemaldiaren testuinguruan. Orotara hamalau film labur lehiatuko dira, eta ikasleek Raymond Depardon, Todd Haynes eta Nobuhiro Suwa zinegileen master classak jasoko dituzte, besteak beste.