Lurraldean ekoiztutako bi lan ikusgai, Nafarroako Filmotekan

Bertako zinemagileak bistaratzeko konpromisoari eutsiz, lurraldean ekoitzitako bi lan izango dira ikusgai datozen egunetan, Nafarroako Filmotekan: Nafarroako Museo Etnografikoak bultzatutako Reconstrucción de un tejado de tablilla (2021) dokumentala eta Marina Lameirok Berri Txarrak musika taldearen inguruan zuzendutako Dardara (2021). Hilaren 31n emango diote bukaera Nafarroako Filmoteka sailari, Aitor Merinoren Fantasia (2021) lana pantailaratuz.

By |2022-03-03T11:25:05+02:003 martxoa, 2022|

Maddi Barber eta Marina Lameiroren ‘Paraiso’, Artiumen ikusgai

Maddi Barber eta Marina Lameiro zinemagile nafarrek Paraiso izeneko proiektua garatu dute, Artzibarko bailararen eraldaketa esploratzen duen ikus-entzunezko proiektua. Uztailaren 2an, ostirala, proiektatuko dute film homonimoa Gasteizko Artiumen, irekiera ekitaldian, eta Garbiñe Ortega komisario duen erakusketa irailaren 12ra arte izango da ikusgai.

By |2021-06-29T10:09:47+02:0029 ekaina, 2021|
Go to Top