Aurten 54 film aurkeztu dituzte Kimuak deialdira

Iragan maiatzaren 29an itxi zuten Kimuaken aurtengo ediziora lanak aurkezteko epea, eta 54 film laburrek eman dute izena. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez sustatzen duen egitasmoa da Kimuak.