Kutsidazu 305. ‘MARIJESIAK 4:00′

Zuzendaria: Oier Plaza Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala Gabon aurreko bederatzi goizaldeetan (abenduaren 16tik 24ra) Gernika-Lumoko kaleak kantuz janzten dira urtero-urtero. 04:00etan elkartzen dira bizilagunak gernikarren ohitura zahar honi eusteko, eta Oier Plazak (FMK Filmak) dokumental batean bildu ditu praktika berezi honen nondik norakoak. Gabonak iristear daudela iragartzen duten koplak dira marijesiak, Gernika-Lumon baina Bizkaiko beste zenbait udalerritan ere urte luzez iraun dutenak.

By |2022-12-16T14:15:47+02:0016 abendua, 2022|

‘Marijesiak 4:00’ dokumentala aurkeztu dute

Gernikako Marijesiei buruzko dokumentala aurkeztu dute gaur Bilboko BBK Aretoan, eta bihar Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian ikusi ahal izango dute herritarrek lana. 59 minutu ditu Marijesiak 4:00 Bederatzi gau hotzetan (2019) proiektu multimediak, eta ohitura jaso zein transmititzeaz gain, garai baten “gizonena” bakarrik izandako tradizioan emakumearen integrazioa burutzen lagundu du egitasmoak.

By |2020-02-05T17:06:38+02:0012 abendua, 2019|
Go to Top