BilbaoArtek ‘Aitzindariak’ zikloa eskainiko du maiatzean

Institut Françaisekin lankidetzan, emakumezko zinemagile frantziarren sorkuntza bistaratzeko Aitzindariak zikloa atondu du BilbaoArtek apirilaren 13tik maiatzaren 20ra. Zazpi film eskainiko dituzte, jatorrizko bertsioan eta azpidatziekin, eta lan bakoitza bi aldiz proiektatuko dute. Itxiera emanaldian, gainera, Callisto McNulty zinemagileak hartuko du parte bere Delphine et Carole (2018) filma aurkezteko.