Astean behin zinemara: Robert Guediguian-en ‘Marie-Jo y sus dos amores
Marseillako zinemagile honen lanari zintzotasuna dario plano guztietan. Hiriko eta inguruetako bizimodua erakusten du, zenbait arazo azpimarratuz: jendeak, langileak edo enpresa txikiren baten jabeek bizi dituzten arazo sozialak, politikoak edo sentimentalak. Antzezleak ere kalean aurkitu ditu, ez dira profesionalak, ez dute estilo berezirik, ez dira 'jainkoak', ospetsuak, miresgarriak... Antzezlek adiskide-talde bat osatzen dute historiaren zerbitzuan, nolabaiteko konplizitatea dago haien arteko harremanetan, eta sinesgarriak egiten dira