‘Mateoren ama’ film laburra errodatu du Moriartik

Erraldoiaren pisuak ez ditu birrindu. Nazioarteko arrakastak ere ez, eta apal eta diskretu, lanean jarraitu dute Moriarti ekoiztetxeko kideek. ‘Mateoren ama’ film laburra errodatu dute otsaileko asteburu bakar batean, ostiraletik igandera. Orain, taldearen hurrengo lana izango den ‘La trinchera infinita’ istorioarentzako lokalizazio egokiak bilatzen ari dira.