‘La línea invisible’ eta ikus-entzunezko fikzioa
Joan den apirilean estreinatu zen La linea invisible (Marra ikusezina) telesaila; sei atal guztira, Movistar telefonia-operadoreak ekoitzita (lehenengoa hementxe ikusgai). Mariano Barroso zuzendari prestigiotsuak zuzendu du eta gure historia hurreko pasarte garrantzitsu bat du kontagai: ETAren V. Biltzarra; bertan erakundeko kideek indarkeria erabiltzea erabaki zuten (bortxa ere esan liteke, segun nondik begiratzen diogun). Gustura ikusten da telesaila. Castinga, antzezpenak, girotzea, irazkia, errealizazioa, argazkia bikain gauzatuta