‘Paraíso’

Zuzendaria: Mariana Chenillo Herrialdea: Mexiko Urtea: 2013 Carmen eta Alfredo Mexikon bizi den bikote zoriontsua da. Gizen samarrak biak. Alfredoren lanpostu berriagatik Mexiko D.F.ra lekualdatuko dira. Haien txakur Croqueta gurasoekin utzi eta hiribururantz abiatuko dira. Carmenek ez du bizitza berria ilusio handiz hartuko, eta senarraren enpresa berriak antolatutako afari batean bi neskak haietaz barre egiten dutenean, argaltzeko talde batean emango du izena. Senarra ere dieta