‘RUNNER’: Hotz egiten du AEBetan

Zuzendaria: Marian Mathias Urtea: 2022 Herrialdea: AEB, Alemania eta Frantzia Saila: SAIL OFIZIALA Itzali dira argiak, 70. Donostia Zinemaldiko lehia nagusia hastera doa. Musukorik gabe, irribarreak dira nagusi, poza, gogoa. Pantailari begira gaude adi-adi, eta agertuko dira Urrezko Maskorra irabazteko lehen hautagaiaren lan-taldeko izenak proiektatuta. Baina zerbait ez doa ondo. Lehen minutuak agortu dituen filmaren izenari ohore eginez, korrika bizian atera da lehen ilaran eserita