‘MATRIA’: Duintasunaren lurraldea

Zuzendaria: Álvaro Gago Urtea: 2022 Herrialdea: Galiza   -Duintasunaren lurraldea- 'Patria' horrenbestetan aipatzen dugun garai hauetan, Álvaro Gagok konbentzio mediatikoen paradigmen iraulketa proposatzen du Matria filmean. Hitzaren jatorri etimologikoarekin jolas eginez (aitari dagokiona / amari dagokiona?) patriarkatuaren eredu horietatik fokoa aldentzen du eta emakumeen bizitza xehearen analisi zehatza proposatuko digu. Emakumeen baino 'emakumearen' bizitza esatea zuzenagoa litzateke, Matria pelikula Ramona baita. Erdiguneko pertsonaia honen bizkar