Astean behin zinemara: Joshua Marston-en ‘María llena eres de gracia’
Mariak 17 urte ditu, eta Bogotan bizi da, iparraldeko herrixka batean. Loreak saltzen dituen lantegi batean dabil beharrean, arrosei arantzak kentzen sorta egin aurretik. Egun batean lana utzi egingo du nagusiarekin eztabaida bat izan ostean. Haurdun dago. Erdi-adiskide baten bidez beste lan bat aurkituko du, USAra droga eramateko 'mula' (mando) gisara. Arrisku biziko lana da, ondo ordaindua. Mando-saldoa abiatuko da New York aldera, lagun dituen