María José Cantudo, Beldurrezko Zinemaren Asteko kartelean
María José Cantudo aktore eta ekoizle andaluziarra da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Asteko karteleko protagonista. Gaur bertan egin dute irudiaren eta jaialdiaren edizio berriaren aurkezpena, eta bertan izan dira Josemi Beltran jaialdiko zuzendaria eta Cantudo bera. Pedro Usabiagak egindako argazkiarekin osatutako kartela erakutsi dute, eta andaluziarra oso pozik azaldu da kolaborazioarekin.