10. Ikusmira Berriak programako tutoreak argitu dituzte
Albertina Carri, Laura Citarella, Isaki Lacuesta, Elena López Riera, Jean Gabriel Periot eta Catarina Vasconcelos izango dituzte egoiliarrek bidelagun.
Albertina Carri, Laura Citarella, Isaki Lacuesta, Elena López Riera, Jean Gabriel Periot eta Catarina Vasconcelos izango dituzte egoiliarrek bidelagun.
Ikusmira Berriak programaren hamargarren edizioan hautatutako sei sortzaileen film laburrak eskainiko dituzte larunbatean, Tabakaleran. 19:00etan hasiko dute saioa eta egileak bertan izango dira.
Historian lehenengoz, bi euskal emakume zuzendariren proiektuak hautatu dituzte. Guztira, sei sortzailek parte hartuko dute zortzi aste eta bi egonaldi iraungo dituen egitasmoan.
Maria Elorza zinemagile gasteiztarraren a A los libros y a las mujeres canto (2022) filma estreinatu du hilaren 12an FILMIN plataformak. Orotara, lanak nazioarteko 20 jaialditan parte hartu du eta 10 sari jaso ditu.
Hamalaugarrenez, “euskal zinemaren eta bere artisten indarra azpimarratzea” helburu duen Euskal Leihoa zikloa hartuko du jaialdi britainiarrak. Ikusgai izango diren film labur eta luze guztiak estreinaldiak dira Londresen edota Erresuma Batuan.
Besteak beste, Maria Elorzak zuzendutako eta nazioartean sariak pilatu dituen A los libros y a las mujeres canto (2022) ez-fikziozko lana pantailaratuko dute. Film bakarra eskainiko dute euskarazko azpitituluekin, La biblioteca del mondo (Davide Ferrario, 2022).
Liburuen ilustrazioak zinema bihur daitezke? Premisa horretatik abiatuta, ikus-entzunezko collagean eta artxiboko materialean oinarritzen diren egileen filmak izango dituzte hizpide, uztailaren 11tik 14ra bitartean Donostiako Tabakaleran egingo duten lantegian. Maria Elorza zinemagilearen gidaritza izango du.
Maria Elorzaren A LOS LIBROS Y A LAS MUJERES CANTO (2022) filmak Gazte Epaimahaiaren eskutik jaso du asteburuan Sardiniako #IsReal jaialdiko hirugarren saria, “kulturak duen paper politikoari buruz hausnartzera bultzatzeagatik”.
A los libros y a las mujeres canto (2022) filma Bergarako (Gipuzkoa) Seminarixoan izango da ikusgai bihar, maiatzaren 31a, 20:00etatik aurrera. Maria Elorza zuzendariak parte-hartuko du saioan, filma aurkezteko eta proiekzioaren ondorengo solasaldia gidatzeko.
Maiatzaren 3tik 7ra bitartean ospatzen ari dira nazioarteko ez-fikziozko lanen erakusleiho den Documenta Madrid jaialdia, eta aurkeztutako egitarauaren baitan, bi euskal ekoizpen izango dira lehian: Karpeta Urdinak (Ander Iriarte) eta A los libros y a las mujeres canto (Maria Elorza).