Kutsidazu 373. ‘CAPITANES DE ABRIL’

Zuzendaria: María de Medeiros Urtea: 2000 Iraupena: 120 min. Herrialdea: Portugal Generoa: Drama | Historikoa 1974ko apirilaren 25ean portugaldar herriak bere historia aldatu zuen, erregimen politiko diktatorialarekin amaitu eta demokrazia berreskuratuz. Militar matxinatuekiko babes keinu gisara, krabelinak banatu zizkieten soldaduei, eta fusilen ahoan jarri zituzten bake-erakusgarri gisa, krabelina askatasunaren sinbolo bilakatuz. Horrela lehertu zen krabelinen iraultza. Herrialde baten historia ezagutzeko modurik goxoenetarikoa izan ohi da hori