Maria Cerezuela eta Urko Olazabal, Goya saridunak

2022ko otsailaren 12an ezagutarazi du Espainiako Zinemaren Akademiak 2021eko ekoizpen eta sektoreko profesional onenen zerrenda. Valentziako Palau de les Arts antzokian banatu dituzte 36. Goya sariak, eta El buen patrón izan da garaile nagusia. 20 kategoriatan izan da hautagai, eta horietatik sei estatuatxo jaso ditu, film onenarena, Fernando Leon de Aranoak zuzendari onenarena, gizonezko aktore onenarena Javier Bardemek, muntaketa onenarena, gidoi onenarena eta soinu banda onenarena. Iciar Bollainen Maixabel izan

By |2022-02-14T10:10:05+02:0013 otsaila, 2022|

14 Goya sari jasotzeko aukera dauzka ‘Maixabel’ filmak

2022ko otsailaren 12an banatuko ditu Espainiako Zinemaren Akademiak 2021eko ekoizpen onenak nabarmentzeko 36. Goya sariak, eta dagoeneko ezagutarazi dute errekonozimenduak jasotzeko behin betiko hautagaien zerrenda. Iciar Bollainen Maixabel da euskal partaidetza duten ekoizpenen artean izendapen gehien dituena, hamalau. Uniko ekoiztetxe bilbotarraren Nacer eta Haizea Pastorrek eta Iker Álvarezek zuzendutako Zutik! animaziozko film labur eta luze onenaren kategorietan sartu dituzte.

By |2022-02-11T15:33:25+02:0029 azaroa, 2021|
Go to Top