Kritika: ‘La Cosa Vuestra’
Zuzendaria: Maria Cañas Urtea: 2018 Herrialdea: Euskal Herria Asteburu honetan Iruñeako Punto de Vista jaialdian izan naiz, bertan zortekoa ni, Maria Cañasen azken lanaz gozatzeko aukera eduki dut. Joan den urtean X films atalean aukeratua izan zen bere proposamena eta horri esker jaialdiak berak, 40 minutuko harribitxi kitsch, surrealista eta kritikoa ekoiztu egin du, guztion gozamenerako. Zer dira Sanferminak? Nondik datoz? Nora doaz? Nork eta nola