‘Bi arnas’ dokumentala Parisen pantailaratuko dute, larunbatean
Jon Mikel Fernandez Elorzek zuzendu eta Imanol ‘Kima’ Arzuagak sustatutako proiektua Frantziako CNT La Confédération Nationale du Travail-en egoitza nagusian proiektatuko dute, bihar, poliziaren bortizkeria aztergai izango duen jardunaldi bereziaren baitan. Iratxe Sorzabal eta bere ama Mari Nieves Diazen ikuspuntutik, torturak ditu ardatz Bi arnas (2022) dokumentalak.