Hemen da diziplinarteko Loraldia Festibalararen 7. ekitaldia
Martxoaren 9tik 28ra egingo dute Loraldia Festibalaren zazpigarren edizioa Bilbon. Sormenari zor izango du lema, eta hemeretzi egunez, diziplina artistiko ezberdinen ekoizpen berrienak eskainiko dituzte Bizkaiko hiriburuko hamahiru gunetan. Helburu nagusien artean dira sortzaile gazteak eta emakumeak nabarmentzea, baita publiko berrietara heldu eta memorian sakontzea ere, erreferente zaharretatik abiatuta.