Doketan Topa jaialdiaren 21. edizioa aurkeztu dute

2025eko apirilaren 17tik 20ra Baionan egingo den Doketan Topa jaialdiaren 21. edizioaren harira, L’Atalantek Espainiar Estatuko zinema gazteari eskainitako egitaraua proposatuko du, horren baitan, euskal filmen hautaketa bat ere eskainiz. Bertan, estreinaldiak, inoiz ikusi gabeko filmak, ondare-zinema eta gonbidatuen presentzia izango dira.

By |2025-04-01T10:50:46+02:001 apirila, 2025|

‘Marco’ filmak publikoaren aitortza jaso du, Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdian

Ohi baino laburrago, eta sail bat gutxiagorekin, martxoaren 21etik 29ra bitartean ospatu dute Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdia. Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Marco saritu dute palmaresean, Publikoaren Saria eskuratuta.

By |2025-03-31T13:35:04+02:0031 martxoa, 2025|

‘Betiko gaua’ obrak fikziozko film labur onenaren Goya Saria irabaz dezake

Euskara hutsean errodatutako hautagai bakarra da Eneko Sagardoyk zuzendutako lana. Parte hartze euskal herritarra duten proiektuei dagokienez, Arantxa Echevarriak zuzendutako La infiltrada, moriartitarren Marco edota Kowalski Filmen ekoizpena den Soy Nevenka ageri dira 39. edizioko behin betiko zerrendan, besteak beste.

By |2025-01-31T09:42:54+02:0018 abendua, 2024|

Alauda Ruiz de Azua zinemagilearen ‘Querer’ eta Nagore Aranburu nagusi, Forque sarietan

Alauda Ruiz de Azua bizkaitarrak zuzendutako Querer urteko telesail onenaren saria eskuratu du, eta bertako protagonista den Nagore Aranburu aktoreak, berriz, emakumezko aktore onenarena. Euskal ekoizpena duten Marco eta La infiltrada filmak ere saritu dituzte.

By |2024-12-16T10:53:56+02:0016 abendua, 2024|
Go to Top