Veneziako 76. Mostra: lehengo lepotik burua
Aspalditik puri-purian dagoen auzia da: jatorriz zinema jaialdiek izan duten erantzukizuna eta garrantzia, kolokan ote daude? Zinema bera al da -arte adierazpen gisa ulertuta- jaialdi hauen protagonista ala alfonbra gorriak dakarren ikuskizun eta ikusminak gain hartu al dio? Akademizismo tradizionalean oinarritutako ikuspegi monopolista hollywoodianoa ezartzen ari da berriz ere mundu zabalean. Zinema jaialdiak -eta guztien buru Mostra Internazionale d’Arte Cinematografica-k-, industria zinematografiko estatubatuarraren publizitatea, fama,