Marchons, marchons!

1937ko apirilaren 26an tropa faxistek Gernika-Lumo bonbardatu zuten, eta munduak G. L. Steer korrespontsal hegoafrikarrak The Times egunkarirako idatzitako kronikari esker izan zuen gertakariaren berri. “Euskaldunen hiririk zaharrena eta haien kultur tradizioaren muina” erabat suntsitu zutela, alegia. Kazetariak, bere idazkian, zera nabarmendu zuen: “Gernikako haritz ospetsua ere, mende honetako kimu berriak zituen 600 urteko andui zaharra, onik mantendu zen”, eta berehala haritz zaharra askatasunaren sinbolo