15 proiektuk parte hartuko dute Proyecta 2022 ekimenean
Latinoamerikako 12 eta Europako 3 proposamenek osatuko dute hautaketa, tartean Helena Taberna zinemagile altsasuarraren Nosotros lana dago. 2022ko azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean Argentinako hiriburuan gauzatuko da hitzordua, aurrez aurre zein online.