Jaione Camborda donostiarraren ‘O Corno’, Zinemaldian nagusi
Bukatu da, se akabo. Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 71. Donostia Zinemaldiko sariak, eta jatorriz donostiarra den Jaione Cambordaren O Corno izan da garaile nagusia, Urrezko Maskorra eskuratuta. Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra, aldiz, Tzu-Hui Peng eta Ping-Wen Wang taiwandarrek jaso dute, eta Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra Tatsuya Fuji (Great Absence) japoniarrak eta Marcelo Subiotto (Puan) argentinarrak eskuratu dute, ex-aequo.