Bost hautagai izango ditu 2018ko Sebastiane Latino Sariak

VI. Sebastiane Saria banatuko du aurten ere GEHITUk, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak, 66. Donostia Zinemaldiaren markoan. Saria eskuratzeko lehian arituko diren filmen berri eman dute gaur antolatzaileek.