Zinegoak jaialdiaren 17. edizioko kartela aurkeztu dute
Bilboko Gaylebostrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren 17. edizioko kartela ezagutzera eman zuen atzo arratsaldean Zinegoak Elkarteak. Kartelaren protagonistak maitemindutako bi emakume dira; bata emakume cis bat da, eta bestea trans.