Getxo Sormen Topaketetan parte hartuko du Zineuskadik

Mar Izquierdo Zineuskadi Elkarteko koordinatzaileak ‘Zinearen industriako profesionalei zuzendutako zerbitzuak eta baliabideak’ izeneko jardunaldian parte hartuko du. Ekainaren 1ean, 12:00etatik 13:30era izango da, Getxo Elkartegian, eta bertaratzeko izena eman behar da aldez aurretik.