Euskal zinema zikloa, Mar de Platako Euskal Etxean
Mar de Platako (Argentina) Denak Bat Euskal Etxeak euskal zinemari eskainitako programazio berezia eskaintzen ari da egunotan, eragilea beraren 80.urteurreneko ospakizunen baitan. Amama (Telmo Esnal, 2015) filmaren proiekzioarekin eman zioten hasieran hilaren 16an, eta martxoaren 10era arte luzatuko da.