Ikusmira Berriak programako proiektuen emanaldia egingo dute

Ikus-entzunezko proiektuen garapenean sortzaileei denbora eta baliabideak eskaintzeko helburu duen Ikusmira Berriak egonaldiaren zazpigarren edizioa abian da. Egoiliarrak martxoaren 15etik ari dira beren sorkuntzen gainean lanean, eta apirilaren 25era arte egongo dira Donostiako Tabakaleran, programaren lehen fasean. Ostiralean, apirilak 2, parte hartzaileen hastapeneko laburrak eskaintzeko saioa egingo dute.

By |2021-03-31T10:10:21+02:0031 martxoa, 2021|

Iragarri dituzte 7. Ikusmira Berriak deialdian hautatutako proiektuak

Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Elias Querejeta Zine Eskolak elkarlanean antolatzen duten Ikusmira Berriak proiektuak garatzera bideratutako egonaldi-programaren zazpigarren edizioan parte hartuko duten bost proiektuen berri eman dute. Iazko deialdiarekin alderatuta, % 220 hazi da jasotako proiektu kopurua.

By |2020-12-03T13:21:55+02:002 abendua, 2020|
Go to Top