Doklab Nafarroa programan hautatutako lehen proiektuak iragarri dituzte

Zinemagile berriei zuzenduta dago deialdia, eta aukeratutako sortzaileek bi asteko egonaldia egingo dute Oltzako Jauregian. Ostean, sei hilabetez, proiektuok garatu beharko dituzte 2025eko Punto de Vista jaialdian aurkezteko helburuz.