Urtarrilean Motz: film laburrak, Donostiako Urgull mendian

http://vimeo.com/44302612 Donostiako (Gipuzkoa) Urgull mendian egoitza duen Banda bat elkarteak film laburren erakustaldia antolatu du urtarrilaren 18rako; hain zuzen ere mendi horretako Guardetxean, 20:00etan. Emanaldian hiru lan aurkeztuko dira, Iban del Camporen Katebegitik, Aitor Navarroren Cara o tu eta Juan Miguel Gutierrezen  Manuale di ornitologia. Lanak ez ezik, egileak ere bertan izango dira, eta proiekzioen ondoren bertaratzen direnekin solasean arituko dira.

By |2019-05-16T12:56:15+02:0016 urtarrila, 2013|
Go to Top