‘MANTÍCORA’: Gizakiaren barruan munstroa (eta munstroaren barruan gizakia)
Zuzendaria: Carlos Vermut Urtea: 2022 Herrialdea: Espainia -Gizakiaren barruan munstroa (eta munstroaren barruan gizakia) - Carlos Vermut, soilik 3 pelikuladun ibilbidearekin, zinema garaikidearen ahots interesgarri eta pertsonaletako bat bezala dago ikusia, bere pelikulek aire fresko eta aurreiritzi gabea iradokitzeko daukaten gaitasunagatik. Komikiaren eragina bertan dela, Diamond Flash, Magical Girl eta Quién te cantará-k sufrimenduaren eta nortasunaren inguruko errelato konplexuak eraikitzen zituzten, narrazioa planteatzeko denbora